XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Baina urrutitik nator - hasi zen bestea erdi negarrez -hemen ez dut inortxo ere ezagutzen eta, besterik ez bada, utz iezadazu sukaldean edo lo egiten.

Horrela aldi batean hizketan egon ondoren, andre zahar hark barrura pasatzeko esan zion besteari.

Biek zerbait apaldu zuten eta kanpotik etorritako emakumeak honela esan zion besteari: - Zu ohera joan zintezke nahi baduzu, nik hementxe bazter batean egingo dut lo.

Andre zahar hark ez zuen hori nahi inola ere, baina azkenean bestea berarekin atera zen.

Mutikoaren amak ezin zuen lorik hartu.

Andre zahar hura eta sukalde hartan ikusten zituen gauza asko ez zitzaizkion batere itxura onekoak iruditzen.

Bazeuden han, belarrak, animalia hezurrak eta era askotako ontziak.

Gauerdi inguru izango zen andre zahar hura sukaldera etorri zenean.

Eskuan argi bat zekarren.

Ama alarguna han zegoen, bazter batean etzanda, eta zurrunka hotsak ateratzen hasi zen lo itxuran.